Gaur egun, Aralarko gailurrean
bisitatu dezakegun santutegia, bereiziki erromanikoaren
konjunto bat da, basikoki XII. mendean zuen izaera berbera
mantentzen duelarik. Hala eta guztiz ere, 70 hamarkadan
egin ziren ikerketen ondorioz, aurretik egon zen IX.
mendeko templu baten existentziaz ere hitzegiten da.
Musulmanen gerra-aurrerapen baten ondorioz, ia guztiz
suntsituta geratu zen templua, eta templu berri bat
gora jasotzeko zutik geratu ziren harresi batzuk aprobetxatu
ziren. Templu erromanikoa bi fasetan eraiki zen, XI
eta XII mendeetan; lehena, absideak iristen diren lekuraino
eta bigarrrenak, hiru nabeak eta nartex-a hartzen ditu.
|