Templu prerromanikoa suntsitu
ondoren, santutegia eraiki edo bereraiki zen, 1032 urteaz
geroztik, dokumentuetan aipatzen da, eta 1074 konsagratzen
da. Seguraski, santutegi erromanikoa absideak dauden
lekuraino iritsiko zen.

Santuarioko nabeak barrutik ikusita
XII. mendearen lehenengo zatian, templua
erabat bukatzen da eta 1141 berriz konsagratzen da.
Lau hamarkada geroago, bere barnean kapera bat osorik
eraikitzen da, arkitektoniko elementu guztaik dituelarik:
lau harresi eta teilatua, eliza orientatua dagoen bezela,
bere burua Ekialdera begiratzen. Talde arkitektonikoa,
aldaketa txiki batzuen salbuespenarekin, gaur egun gure
begiek ikusten dutenaren berdina da.
|
Templuak, hiru nabe ditu,
eta lau longitude bakoitzak. Erdian dagoen nabea besteak
baino zabalagoa da eta hirugarren tramuan lehen aipatu
dugun kapera aurkitzen da, arkitektoniko taldearen bereizgarritasun
bilakatzen delarik.
Templuaren burua hiru absidek osatzen
dute. Erdiko, barnealdetik ultrazirkularra da eta kanpotik
poligonala. Aldemenekoak eztuagoak dira. Lurraren ezegonkortasunarengatik,
elizaren zorua bost nivel desbedinetan aurkitzen dugu,
pixkanaka eskaloi batzuen bitartze jeisten delarik,
tramu desberdinak ongi desberdinduz, burutik hanketara
(ekialdetik mendebaldera) eta ebanjelioaren nabetik
epistolaren nabera ( iparretik hegoaldera).
Elizaren sarrera, nartex edota atrio itxi
baten bitartez lortzen da, eguraldi traketsak dauden
lekuen eraikin egokiak. Elizaren oinetan zutitzen da
atrio itxi hau, nabe bat gehiago bezela, baina transversal
sentiduan. Inguru hau templuarekin harremanetan jartzen
da, hiru ate errejatu batzuen bidez, hiru nabeen ate-sarrerak. |
|

Eliz erromanikoaren erdiko nabea |