Hasiera Aralarko San Migel Santutegia


 

1620. Santutegian ostutzera sartu ziren hiru lapur mugiezinik gelditu ziren elizaren barruan, horregatik harrapatu zituzten.

1687. Gonzaleztar Manuelek eta Jauregitar Joanek Mikel Goiaingeruaren irudia ostutzen dute. Bat urkatu zuten eta bestea gartzelan betirako sartu.

 

1756. Zurez landutako Mikel Goiaingeruaren irudia zilar urreztatuaz estaltzen da, gaur daukan itxura hartuz. XI. mendeko azken alditik santutegian zegoen Lignum Crucis-en zatia orduan jartzen zaio buru gaineko gurutzean.

1765. Esmaltezko erretaula, XII. mendeko azken aldian egin zenez geroztik, santutegiko barruko kaperako aldarean zegoen. Orduan, garbitze eta berriztatze lanak egiteko Iruñera eraman eta, ondoren, santutegiko aldare nagusian ezarri zuten.

  Esmaltezko erretaula Abside erromanikoan nagusi
Esmaltezko erretaula Abside erromanikoan nagusi
 

1797. Iparraldeko zazpi ikazkinek lapurreta egiten dute santutegian. Zerbitzariak lotu ondoren, ahal guztia ostu zuten, baita Mikel Goiaingeruaren irudia ere, hau eramateko hiru zatitan puskatu zuten. Harrapatuak izan ziren eta zazpietatik hiru Iruñean urkatu zituzten.

1799. Katedraleko Musika Kaperak abestu zuen santutegian, kofradiaren egunean. Ohikoa zen, urtero, egun horretan, abuztuko Andre Mariaren hurrengo igandean, jende asko biltzea.