1492an, Inozentzio VIII.
aita santuak indulgentzia berriak eman zizkien San Migel
in Excelsiseko kofrade eta debotoei, eta 1613an, Paulo
V.k Jubileoaren grazia eskeini zien iraileko lehen igandean
santuarioa bisitatzen zutenei.
Garai luzean beheraka joan arren, XX.
mendearen hasieran, Mariano Arigita txantreak berriro
bultzatu zuen Kofradia, eta estatutu berriak Iruñeko
apezpikua zen José López Mendozak onartu
zituen 1916ko martxoaren 9an. 1928an erreforma bat burutu
zelarik.
Gaur egun, kofradeen kopurua 1500ekoa
dela esan daiteke eta Kofradiak urtero antolatzen dituen
bileretara, ohizkoa denez ekaineko lehen igandean, 200
bat lagun biltzen dira.
Azken finean, inolako zalantzarik gabe,
esan dezakegu, gaur egun, santuario fundatu eta mila
urte geroago, galdu ez bada San Migeleko patrimonio
monumentala eta espirtuala, neurri handi batean Kofradiari
esker izan dela. Hau da, San Migelen deboto izan diren
milaka eta milaka gizon-emakumeei esker. Haiek transmititu
dute bere San Migelenganako eta Aralarko santuarioarenganako
maitasuna eta debozioa belaunaldiz belaunaldi. Eta une
latzetan haiek lan handia egin dute bizirik mantentzeko
Euskalerriko bihotza den santuario honetako harriak.
Inocencio Ayerbe jauna, Santutegiko azken
egoile kaperaua, 56 urtez haren buruan egon zena –1945
urtetik bere heriotzaraino 2001ean- Kofradiari bizi
berria eman zion, San Migelen jarraitzaile mordo bati
esker. 1999ko irailaren 1ean, San Migelen Kofradiako
Estatutu berriak baieztatutak izan ziren. Hauetan, Kofradia
bezala, izendatua izan zen Sinestunen Elkarte Publikoa,
kanonikoaren eraikia.
Estatutuak diotenez, Kofradiaren xedeak,
hurrengoak dira:
- Aralarko San Migel in Excelsis Goiaingerua, euskal
Herriko zaindariaren kultu eta debozioa bultzatzeaq
eta sutatzea, Jesukristo gure Jaunaren Ebenjelioaren
ikasbideari atxikia giza anaitasun unibertsala landuz.
- Vigilar la conservación y mejora de su Basílica
y Casa, hospedería y demás dependencias
del Santuario y su entorno, a fin de preservar su
imagen y carácter religioso. Conservar, fomentar
y mejorar si cabe todas y cada una de las tradiciones
que se han mantenido a lo largo de la historia.
- Bere Basilika eta Etxea, ostatua eta santutegiko
beste egoitzak eta ingurunea zaintzea eta hobetzea,
hauen itxura eta izaera erlijiosoa mantentzeko. Mantendu,
sustatu eta hobetu, ahal bada, Historian zehar iraun
duten tradizio guztiak.
- Kofrade eta adiskideen santutasuna, eta San migeli
debozioa diotenen benetako kristau bizitza handitzea;
beste apostolutza jarduerak burutzea, besteak beste,
ebanjelizaziorako ekinbideak, pietate edo karitate
obren gauzapena eta munduko bizitza kristau espirituaz
bultzatzea (298,1 k.); kofrade eta kide guztien alde,
bizirik zein hilik daudenak, eta hauen familien alde
otoitz egitea.
- Santutegiaren ezagutza hobea bultzatzeko jarduerak
antolatu eta bideratzea, Kofradiaren barrenean eta
kanpoan. Jarduera hauek zerikusia izanen dute bere
Historia eta jatorriarekin; eta Santutegiarekiko maitasuna
bultzatzea, gazteen artean bereziki; eta Kofradeen
arteko elkarbizitzan sakontzea.
- Santutegiaren konserbatzioa eta hobekuntza zaintzea,
bisitari guztiei eskaini behar zaizkien zerbitzu publiko
guztiak kontuan hartuz, zerbitzu hauek guztien eskura
jarriz, salbuespenik gabe.
- Santutegiko ingurumena alderdi guztietatik zaindu,
ekologiko, humano eta kultural ikuspegietatik; halaber,
bisitari guztiei eskaini behar zaizkien erosotasun-baliabide
minimo batzuk zaintzea.
- Bitartekoak jarri Santutegia erromesen, mendizaleen
eta naturaren zein usadioen maitaleen aterperako gunea
izan dadin, halaber tokiko herri erlijiositate espiritua
mantetzea da, beste ekintza guztiak baino lehenik.
- Solidarioak eta kolaboratzaile leialak izan, Santutegian
eta bertako egoitzetan sortzen diren behar guztiei
aurre agiteko.
ARALARKO
SAN MIGELEN KOFRADIA
31840 UHARTE ARAKIL (Nafarroa)
Kofradiaren partaideak izan nai dutenek
testu honi erantsirik dagoen
erantzutea beharrezkoa dute. |